miércoles, 15 de diciembre de 2010

Argiak itzaltzen diren unean

Hotza egiten du, berokia ondo itxi eta bufanda lepora. Eguzkia oraindik ez da agertu, zerua lainotua dago. Guztiok gure errutinaren bidean gabiltza. Umeak bere gurasoen atzetik eskolara bidean, gurasoak umeak eskolara azkar eraman nahi eta korrika lanera. Bat bi, bat bi, gure hankek erritmoa hartu ditu. Batzuk metrora abiatzen dira, kioskoa duela ordu batzuk ireki du.

Zubira iritsi eta tranbiaren zai dagoen jendea dago. Ordularia begiratu, bai denborarekin noa. Autobusean sartu eta bufanda eta berokia kanpora, ze bero egiten duen hemen! Piii, bai bagoaz. Hiria erotu egin da, autobus guztiak presaka doaz, jendea korrika.

Eguzkiaren argiak pixkanaka bere tartea egiten du. Zer gertatu da? Bapatean kaleko argiak itzali egin dira, inor ez da konturatu baina argi gutxiago dago kaleetan. Eguzkiaren argia da kaleak argiztatzen dituena. Egun on!

martes, 7 de diciembre de 2010

Laboaren bertsioak aztertzen

Blog hau hasi nuenean ez nuen pentsatu bertan musika jarri ahal izango nuenik, eta ez dut nahi hau musika blog bat izatea bakarrik, baina azken boladan musika asko jartzen ari naiz. Gaur ere musika jarri nahi dut, kasu honetan duela egun batzuk ateratako disko baten abesti bat jarri nahi dut. Laboaren abesti baten bertsio bat da, Berri Txarrak egindakoa. Berri Txarrak gustoko badituzu abestia gustatuko zaizu, Laboaren abestia hartu dute eta beraien musikarekin sortu dute. Bertsio zoragarria taldearen jarraitzaileentzako eta egun hauetan egunero entzuten dut horregatik.



Abestiaren bertsio originala ere jarriko dizuet, alderaketa egin ahal izateko. Baina nire ustez ezin dira alderatu, lehena bertsio bat da eta Berri Txarrak-en musika da batez ere, bigarrena Laboa da. Hitz berak musika estilo desberdinetan, biak onak.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Hutsune bat

Asteburu luzea. Euskal kulturarentzat egun garrantzitsuak Durangon, euskal giroa Donostian. Hutsune bat Euskal Herrian. Xabier Lete joan zaigu asteburu berezi honetan.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Creando los sueños del pasado...

Imprescindible escuchar la canción para entender la entrada.


Llovía, las gotas de lluvia chocaban contra el cristal de la habitación. Se oia un llanto al fondo y tú decidias marcharte. Vivir nuevas aventuras, que el viento te lleve a donde quiera. Nuevos caminos vendrian, nuevos atardeceres y diferentes andares. 
Pero todo aquello quedo atrás y no hay camino para seguir adelante. Hoy como ayer sigue lloviendo y hay un llanto recorriendo la sala. Tal vez no espere a la cena...

domingo, 21 de noviembre de 2010

Caminos cruzados




Voy camino a casa, o eso pienso. El camino es frio y solitario. La luz de la farola me alumbra mi camino. Sigo hacia delante, ese es mi camino. De repente me encuentro en un cruce de caminos.

Mis piernas no saben seguir. No pueden elegir el camino adecuado. La pierna izquierda intenta moverse pero no lo consigue, la derecha no consigue ni eso. Decido sentarme en el suelo, abro mi bolso y empiezo a buscar mi movil. No encuentro nada, solo una libreta llena de direcciones, una cinta de musica de las que se usaban antes con alguna vieja canción, una foto del verano del 2007 y un mechero gastado. He debido perder mi telefono en el camino.

Me tumbo en el suelo, todo esto tiene que ser un mal sueño. No no, sigo aqui y no entiendo el motivo. Me miro y casi no me reconozco. Me levanto y me giro. Mi camino no era ese, vuelvo hacia atrás a ver si lo encuentro.

sábado, 13 de noviembre de 2010

Lasaitasuna non?

Azaroan gaude eta eguzkiak nire ilea berotzen du. Lasaitasuna eta hego haizea somatzen da leihoaren beste aldean. Hegoalderuntz aldiz, lasaitasuna zaila da aurkitzen. Saharar herria berriro zigortua izan da eta inork ez dio ezer. Komunikabideak ezin dute jaso bertan gertatzen ari dena eta bere etxera itzuli behar dute. Espainiar gobernuak ez ditu azalpenik eskatzen Maroko gobernuari, Trinidad Jimenez-ek dio ez daudela frogarik. Frogak edukitzeko ikusi behar eta hori debekatu du Marokok. 

Bitarten Madrilen sindikatu, aktore eta politikariak (PSOEko inor) egoera salatu dute beste manifestari askorekin. PSOEko egoitza bat okupatu dute manifestaldira joan arte. Espainiako gobernuak berdin jarraituko du, ezer esan gabe, Saharan lasaitasuna lortu gabe.

jueves, 11 de noviembre de 2010

domingo, 31 de octubre de 2010

Torturarik ez!

Atzo Donostian torturaren kontrako manifestaldia gauzatu zen. Milaka lagun gerturatu ziren Antiguoko tunelera. 


Hainbat komunikabide egon ziren manifestaldia jasotzen
Ertzaintzaren presentzia nabaria izan zen, sei furgoneta zeuden
manifestaldiaren aurrean




Aktore batzuk torturak antzeztu zituzten Artzain Onaren katedralaren parean
Irudian gazte batzuk tortura motak antzezten















  
Manifestaldiaren amaierako irudiak.

viernes, 22 de octubre de 2010

Horrelakoak izan gaitezkelako


Behin eta berriz entzungo nukeen abestia.

jueves, 21 de octubre de 2010

Meatzariak ez dira berdinak

Duela aste bat Txileko Atakamako basamortuan dagoen San Jose meategian zeuden meatzariak irten ziren bertatik 70 eguneko entzierroaren ostean. Mundu osoak jarraitu zuen albiste hau eta meategiko irteera zuzenean ikusteko aukera eskaini ziguten hedabideek. 

Ostiralean lau meatzari Ekuadorreko meategi batean harrapatuta geratu ziren. Egun berean bi meatzarien gorpuak aurkitu zituzten eta gaur beste biena. Albiste honek aldiz, ez du hainbesteko oihartzunik izan hedabideetan. El Pais-eko edizio digitalean bilatu behar izan dut albistea, Publico-ren edizio digitalean ez dut aurkitu eta justu justu Berria-k bere Facebook-ean idatzi duelako aurkitu dut albistea. 

Agerian geratu da meatzari guztiak ez direla berdin, istripu guztiak ez direla berdin eta biktima guztiak ez direla berdin.

miércoles, 20 de octubre de 2010

Zapateroren eromena

Irratia piztu eta bapatean Zapaterok Gobernua goitik behera aldatu berri duela entzun dut. Aldaketa bereziak egin ditu, eskuinari arrazoia emanez bi ministeritza kendu ditu. Horrez gain, Rubalkabari indar gehiago eman dio gobernuan eta presidente ordetza eman dio barne ministeritza kendu gabe.
Zapateroren legegintzaren bigarren gobernu aldaketa da eta ez da garai onena. Zapateroren ahultasuna agerian geratzen ari da egun hauetan eta laister neurri berriak hartu nahi izango ditu krisiari aurre egiteko. 
Aldaketa berezia izan da lan ministeritzan. Ministro berria irailaren 29an lan erreformaren aurkako greba orokorrean egon zen eta orain erreforma hori aurrera eraman beharko du. 
Madrilen hego haizea jotzen duela dirudi, bestela nik ez dut ulertzen aldaketa hau. 

viernes, 10 de septiembre de 2010

Ilargiaren mandatua

Donostia, 2010-09-09
 
Urtero bezala ilargiaren fase baten ondorioz, itsasaldi biziak iritsi dira gure kostaldera. Ura desagertu egiten da batean eta gero ur guztia itzuli egiten da hondartza guztia jan arte. Itsasaldi hauek gure ondartzetako sekretuak ikusteko aukera ematen digu eta nola ez, argazkiak ateratzeko aukera aparta.

domingo, 5 de septiembre de 2010

Entre la alegria y las ganas de llorar

Días buenos, hoy si que puede ser un gran día. Eso dice la radio por lo menos, mañana lo diran los diarios y se comenta por mi entorno. Lagrimas borradas, desconfianza en parte. Todo esta por ver, ¿hacia dónde nos llevara esto?
Tu me dices que para delante, yo te digo que espero que todo sea más bonito a partir de hoy.

jueves, 2 de septiembre de 2010

Ahulak garelako gara naufragoak



Mundua apurtzen doa, hainbeste hildako Pakistanen, Abbas eta Netanyahuren elkarrizketen norabidea inork ez du argi ikusten. Gerratik ihesi doan errefuxiatuek ez dute etorkizunik aurkitzen beste herrialdeetan, ijituak Frantziatik at bidaliak dira.
Gauza hauek ez dira berriak, mundua erotua dago, kaosean bizi garela esango nuke. Beste batzuek aldiz munduko ordenean sinesten dute. Beste batzuk jainkoan sinesten dute ere, berak sortu omen zuen mundua. Stephen Hawkingek argi utzi du jainkoa ez dela existitzen, beste batzuek argi zuten hori aspalditik.
Anarik dioen bezala agian ahulak gara...

miércoles, 4 de agosto de 2010

Ametsak amets

Ametsak gauza bereziak dira. Ez dira gauero agertzen diren ipuin soilak. Nik beti bilatu diet beren esanahia. Azkenaren esanahia bilatzen aurkitu dudana ez zait gustatu, horregatik jarraitu nahi det bilatzen, beste amets bat eduki arte. Amar la trama más que el desenlace... hori izango da, ez zait gustatzen amaiera eta nahiago det istorioan aurrera jarraitzea.






Beti pentsatu dut esanahi bat izan dezaketela ametsek, baina lagun batek behin esan zidan ez dela gauza guztien esanahia bilatu behar...

Hurrengo amets edo ametsgaiztoa arte!

sábado, 24 de julio de 2010

The Sparteens

Rocka yeyea delako, yeyea rocka delako.


Atzo gitarrarekin hitz egiteko aukera izan nuen eta asko gustatu zitzaidan beraien rolloa. 

jueves, 22 de julio de 2010

Kosovok independentzia lortu du

Kosovoko independentzia aldarrikapena ez du nazioarteko zuzenbidea urratzen.
Kosovoko herrialdeak independentzia aldarrikatu zuen 2008ko otsailaren 17an. Bere independetziaren aldarrikapena alde bakarrekoa izan zen, Amerikako Estatu Batuek eta Europar Batasunak independentzia hobetsi zuten, baina Serbia, Rusia eta Espainiak ez zuten herrialde honen independentzia onartu.
Gaur, Hagak adierazi du Kosovoren independetzia legitimoa dela eta orain nazioarteko erantzunen zai daude bertan. Serbiak esan du ez duela Kosovoren independentzia inoiz aitortuko. Espainiaren erantzunaren zai daude EBn. 
Hagaren erabakia ez da loteslea baina garrantzia politiko handia duen erabakia du. Herrialde gehiago Kosovo onartzea eskatu dute jadanik bere independentzia onetsi dutenek. 


Gaurko albiste garrantzitsua dela uste dut herrien autodeterminazioaren bidean.

martes, 20 de julio de 2010

Todo se transforma

Batzuetan senxibleago gaude eta pelikula gogorrak ikusteko gogoak sartzea ez da hain arraroa. La energia se transforma, hori esaten zuen pelikulako protagonistak eta bai hil egiten da, denok genekien. Bere amaren hitzak, bere hitzak, tristura negargurean bihurtzen ari zen ere, energia bezala. Horrelako kasuak gertatzen dira munduan, gezurrez beterikoak, elizaren gezurrekin. Erdi engainuen bitartez santuak lortzen dira, baina mina zertan bihurtzen dugu? Agian fedean.
Pelikula oso gomendagarria da Camino, eta hau ez da zine kritika bat,  baizik eta pelikula orain dela bi egun ikusi ondorengo gogoeta arrunta. Pelikula saritua izana logikoena da, bai logikoa.
Gaurkoz besterik ez, opor-lan egun hauek aurrera jarraitzen dute.




Abesti honek ez du harremanik pelikularekin, baina nire buruan harreman arraro bat dute. Lagun batek esango lukeen bezala "Yo ya me entiendo"

viernes, 18 de junio de 2010

Saramago

87 urtez iraun du mundu honetan. Munduarekin kritiko. Literatura kritikoa egiten. Nobel saria lortu zuen eta liburu pila idatzi ditu. Bere azkena nire apalean dago nire zai aspalditik




miércoles, 16 de junio de 2010

Le futur

-Zergatik irribarre hori?
-Gaur nire etorkizunaz galdetu didatelako.
-Ez dut ulertzen. Non dago grazia?
-Ez dakit ezer nire etorkizunari buruz.
-Zerbait pentsatua edukiko duzu, ez?
-Gauza asko pentsatu ditut, baina ez dakit ezer.
-Hori ez da gutxi.
-Hori ez da ezer

lunes, 31 de mayo de 2010

Las noticias atormentan

Seguimos sin poder encender la tele, pero las malas noticias llegan. Desayuno, me animo y preparo la mesa. Enciendo el ordenador, preparo los apuntes, pongo música y me decido a leer la prensa antes de empezar. Mala idea, he empezado mal el día. La noticia más importante del día me hace daño. Había leido que una flota de barcos se dirigia a la Franja de Gaza portando ayuda humanitaria y sabía que estaban amenazados de ser detenidos o deportados a su país. Hubiese sido un buen final de trayecto en comparación a lo que ha pasado esta noche...



Llevo todo el día leyendo en diferentes diarios opiniones y analisis. No he ido a la protesta de las 19.00 , lo sé, debería estar allí. Siempre me ha interesado el conflicto palestino-israelí, pero veo que ya no hay conflicto, sino una muestra de poder de Israel hacia el resto del mundo. La comunidad internacional ha condenado el hecho, va a pedir explicaciones, BIEN. ¿Qué ocurrirá cuando Israel las dé? ¿Dejaran de contratar soldados israelis para que adiestre a nuestras fuerzas policiales? ¿Romperan relaciones con Israel? ¿Dejará de participar en Eurovision, como si fuese un estado europeo? ¿La ONU lo sancionará? ¿Se liberará la franja de Gaza? 

Ya estoy soñando... Vuelvo a la realidad y se que todo seguirá como antes, nada nuevo, más muertos y las mismas injusticias...

viernes, 28 de mayo de 2010

Astindu dezagun mundua

Lotsatiak sartu ziren eszenatokira. Azken diskoko abesti batzuk azkar jo zituzten, gero publikoarekin hizketan hasi ziren eta antzoki guztia txistuka hasi ginen "Pequeño Vals" abestiarekin. 

Shake the moon ari nintzen itxaroten, mundua astindu behar da, ilargia astinduz hasi beharko gara unibertsoa astindu arte...


Marlango Bilboko Arriaga antzokian kontzertua eman zuen atzo.

miércoles, 26 de mayo de 2010

Elkarrizketa amaitzen egon beharko nintzateke...

Musika entzuten eta bideo berriak ikusten ari naiz lanak egin ordez. Antonio Vegatik Mecanora pasatu naiz, gero Alaska, nik bizi ez nuen baina bai jaio nintzen dekadako musika. Alaska ikusi detenean Soy Rebelde abestia burura etorri zait. Ez dakit zergatik, baina nire amak beti esan dit abesti hau nire abestia dela. Abestia ni gogoratzen omen dio.




Elkarrizketa amaitu behar dut, biharko da...

martes, 25 de mayo de 2010

El equilibrio es imposible

Madrid, marzo de 2010, Museo Reina Sofia
Orekaren bila...

¿Tú porque viajas?

 Granada, febrero de 2009

-He encontrado un vuelo baratisimo a Londres.
-Bien.
-¿Lo cogemos?
-¿Me dices a mi?
-¿A quién sino?
-¿Para qué?
-Siempre has querido ir...
-Y ¿tú?
-Te quiero acompañar...
-Pues ahora no me apetece.

lunes, 24 de mayo de 2010

Nekea

Beroa, polena, alergia, lana, kafea, terrazan bazkaldu nahi duen jendea, terraza jaso, hego haizea, buruko mina...

Amarekin geratu, itzalean egon, autobusa hartu, etxera iritsi, guztia jaso eta lasai lasai eserita egon.

jueves, 20 de mayo de 2010

Etxe ondoko giroa

Egun eguzkitsua atera da Bizkaia alde honetan. Klase tartean eguzkia gure aurpegia igurtzi du. Etxera etorri, lasai lasai bazkaldu, La Ola ikusi eta erreflexio asko.
Gelako aulkian eseri eta leihoa ireki, tenperatura atsegina egiten du kanpoan. Kotxeen zarata entzuten da, Santutxutik jeisten diren umeen garrasi eta parreak. Horretaz gain, gaur ondoan dagoen musika eskolan entsaio eguna dela dirudi. Urte osoa daramate abesti hau entsaiatzen eta gaur nahiko ondo entzuten da. Horregatik gaur abesti hau hemen utziko dut. Nire lan giroa urtean zehar lagundu duen abestia...

miércoles, 19 de mayo de 2010

The show must go on!

Te miro y te pillo mirándola. Hace mucho que no te ríes conmigo, en cambio ella te ha hecho hasta pensar. Me miras con la sonrisa que te ha provocado y yo esquivo tus ojos mirándola a ella.
Se va, nos quedamos hablando. Esa chica te ha impresionado, yo casi ni la he saludado. Me miras y yo prefiero cerrar lo ojos. No tienes que darme explicaciones, pero te pido que me mires de vez en cuando...

jueves, 6 de mayo de 2010

Egunak pasa...

Pasan los días, las noticias no me asombran, todo me parece normal.
Baina gaur ez didazu entzuten. Galderak egiten dizkizut eta paretari egingo banizkio bezala.
Salgo de casa, la lluvia ha cesado, pero en mi cabeza empieza una horrible tormenta.
Ez hitz egin berarekin, maite duzu, ez dizu kasurik egiten.
Una niña juega con la pelota en la calle.
Tori pelota.
En el camino te encuentras con Ayuda en Accion, Medicos sin fronteras y las mujeres que te piden una moneda para ayudar a la lucha contra el cáncer.
Ez diozu azkenari dirurik eman, baina ez da zure errua bere egoera, berriro ere egoista izaten ari naiz.
Los coches no paran, el semaforo lo tiene en rojo pero un coche casi atropella a un ciclista.
Etxera iristerakoan bertan bazaude bota egingo zaitut.


Un día nuevo, en la radio dicen que Atenas está en llamas, los griegos no estan de acuerdo con la reforma que quieren hacer en su país.
Zazpi aldiz deitu nauzu gau hontan, ez zaude ados nire erabakiarekin.
Urkullu dice que España le hace mal a Euskadi.
Zure oroitzapenak gaizki egiten dit.
El Osasuna ganó.
Kafea lasai lasai hartu dut bakarrik sukaldean, irratiaren soinua dut lagun.

lunes, 19 de abril de 2010

Tulipanak gustoko ditut
















Ez dakit zergatik, baina betidanik izan dira nire lore gogokoenak. Agian nire amaren influentzia egon daiteke honen atzean. Lore bereziak dira, ez daude edozein tokitan, baina argazkian agertzen dena belar txar artean jaio zen. Hernaniko loretagi botanikoan tulipan asko daude eta gehienak laranjak dira eta batera daude. Hau aldiz, horia eta bakarra. 

Amak atzo esan zidan lore honek misterio bat duela, izenburu hori jarriko zuela argazkiari "el misterio del tulipán". Grazia egin zidan amak esan zidana, baina lorea begiratzen dudan bakoitzean amaren hitzak gogoratzen ditut eta lorearen atzean misterio bat dagoela pentsatzen dut. 

Begi hazkurarekin atera nintzen lorategitik, baina zer egingo dut? Alergia izateagatik loreetatik urrundu? Ez, ez, ez. Tulipanak gustoko ditut eta margaritak eta larrosak eta...

domingo, 18 de abril de 2010

lunes, 22 de marzo de 2010

Las musas se han ido de vacaciones...

Inspirazio barik. Beste lan bat egin behar eta idatzi jakin gabe. Ideiak, hitzak eta letrak ez dute analisi egoki bat egin nahi eta nahiago dute nire burua aztoratu beste gauzetan pentsaraziz.

Obamak ez du Guantanamo itxi, Europak ez du hori salatzen eta aldaketa ez da nabaritzen. Mundua beste bat da, ez dago ezer finkorik, gaur hemen, bihar han. Gaur gauza bat esaten da, bestean ez da ezer egiten. Munduak bueltak ematen ditu eta bertako biztanleak ez dira geldirik geratzen ere.

Mundua begiratu nahiko nuke kanpotik. Biztanleen ekintzak aztertu eta nire burua zerbaitetan zentratu. Kantu tristeak entzun eta beste batzuen istorioak direla jakin, ez nireekin erlazioa duten abestiak direla pentsatu. Munduari begiratzeko modua zaharregia edo txikiegia da agian.

Iritsi da udaberria, loreak agertzen hasi dira eta jendea pozik dago. Beste batzuk ez dute sentimendu berdina edukitzeko aukerarik izango, baina telebistan hori ez da erakusten. Jendea aurrera eta atzera doa baina ez da begietara begiratzen trenean. 

Ni aurrera jarraituko dut, inspirazioa itzuliko da. Bitartean, Urdangarinek bere amodio istorioak kontatuko dizkit.




miércoles, 24 de febrero de 2010

Lagunak

 


Bakarrik hiri handian. Egarria dut, arte egarria. Museora joan eta bertan sentimendu eta oroitzapen asko elkartu dira. Schommer argazkilari gasteiztarraren argazkiek mundua erakutsi nahi izan didate. Eskailerak igo eta bertan zeuden jadanik lagun egin diren koadroak. Lagunak ikusi nahi nituen, bertan zeuden Hemingway eta Duñabeitia itsasoaren ondoan beraien bizitzaz hitz egiten, gerra amaitu da. Koadroa begiratzean, lehenengo aldiz ikusi nuen egunaz gogoratzen naiz. Lagun batekin nengoen, biak museoko koadro guztiak ikusi eta aztertu nahi genituen. Koadro honek asko erakarri gintuen eta gaur ere, urteak pasa ondoren, koadro honek bere aurrean egoteko arrazoiak eman dizkit, erakarri egin nau bere aurrean geratzeko.


martes, 9 de febrero de 2010

Lana

Gelatik atera eta kafe bikoitz baten bila irten zen kalera. Ez zuen logurarik, baina ez zuen egunean zehar lo hartu nahi. Bidean egunero ikusten zuen jendea aurkitu zuen, autobusera berandu iristen zen neska, gorbatadun tipoa egunkaria irakurtzen eta bere bizi lagunaren bikote izandakoa eguneroko irribarrearekin. Lanera iritsi eta eguneroko hitzak entzuteko prest jarri zen bere aulki erosoan. 

Hamarrak puntu puntuan. Beste lankideaz agurtu eta bere eserlekuan ipini zen liburu bat irakurtzen, gaur ez zituen ohiko amodio istorioak irakurriko, ezta tentsioan jartzen zioten beldurrezko istoriorik. 
-Gabon.
-Bai, zer nahi zenuen?
-Gasolina bota dut hirugarren zenbakian eta horretaz gain nire emaztearentzako aldizkari hau hartuko dut.
-Ederto, 31'50.
-Hementxe.
-Eskerrik asko.
Gaua luzea izango zen eta gaur historian murgiltzeko gogoak zituen.

lunes, 18 de enero de 2010

Eguna jaio eta hil

Eguna jaio berri zen. Eguzkia lainoaren atzean jarraitu nahi zuen. Munduaren zati bat erdi lo zegoen eta bertan lo egin ezin izan zuen neska bat zegoen, bere lo orduak esna zegoen munduaren zatiarekin konpartitu nahiean. Iratzargailua eguneroko soinu zatarra eragin zuen, nekagarria zen soinu hura eta bat-batean iratzargailua ohetik baino, lainoetatik gertuago zegoen.

Eguna hiltzen ari da. Eguzkia itzaltzen ari da eta lainoari laztanka agur esaten dio. Munduaren zati bat lokartzen ari da eta bertan esnatu berri dagoen neska bat dago, bere lo orduak esna berri dagoen munduaren zatiarekin konpartitu nahiean. Gauero bezala errepidean dagoen gasolindegian pasako du gaua nor datorren zai.

sábado, 16 de enero de 2010

Andrés Calamaro-Loco

Por este mundo de locos...

jueves, 14 de enero de 2010

Ya te llamaré...

Y digo que ya no me harás daño. No me importa que me digas que no me quieres. Estás lejos de mí y ya no me puedes hacer daño. Mi corazón se ha hecho de mimbre, que como bien dice Marea, se rompe antes de partirse. Por supuesto que me acuerdo ti, de las ilusiones, de las risas y de tus miradas. Ya no eres un ocupa dentro de mi corazón, ya no me ilusiono o lloró cuando pienso en ti. Todo pasó y ya lloré lo suficiente. Todo quedó atras y seguramente algún día te llamaré para contártelo. Tú tranquilo, sigue con tu vida.

Eraikuntza hutsa

Berdin du nondik begiratu, eraikin honek bere magia guztiarekin harrapatuko zaitu nahi ala ez.

martes, 5 de enero de 2010