miércoles, 24 de febrero de 2010

Lagunak

 


Bakarrik hiri handian. Egarria dut, arte egarria. Museora joan eta bertan sentimendu eta oroitzapen asko elkartu dira. Schommer argazkilari gasteiztarraren argazkiek mundua erakutsi nahi izan didate. Eskailerak igo eta bertan zeuden jadanik lagun egin diren koadroak. Lagunak ikusi nahi nituen, bertan zeuden Hemingway eta Duñabeitia itsasoaren ondoan beraien bizitzaz hitz egiten, gerra amaitu da. Koadroa begiratzean, lehenengo aldiz ikusi nuen egunaz gogoratzen naiz. Lagun batekin nengoen, biak museoko koadro guztiak ikusi eta aztertu nahi genituen. Koadro honek asko erakarri gintuen eta gaur ere, urteak pasa ondoren, koadro honek bere aurrean egoteko arrazoiak eman dizkit, erakarri egin nau bere aurrean geratzeko.


martes, 9 de febrero de 2010

Lana

Gelatik atera eta kafe bikoitz baten bila irten zen kalera. Ez zuen logurarik, baina ez zuen egunean zehar lo hartu nahi. Bidean egunero ikusten zuen jendea aurkitu zuen, autobusera berandu iristen zen neska, gorbatadun tipoa egunkaria irakurtzen eta bere bizi lagunaren bikote izandakoa eguneroko irribarrearekin. Lanera iritsi eta eguneroko hitzak entzuteko prest jarri zen bere aulki erosoan. 

Hamarrak puntu puntuan. Beste lankideaz agurtu eta bere eserlekuan ipini zen liburu bat irakurtzen, gaur ez zituen ohiko amodio istorioak irakurriko, ezta tentsioan jartzen zioten beldurrezko istoriorik. 
-Gabon.
-Bai, zer nahi zenuen?
-Gasolina bota dut hirugarren zenbakian eta horretaz gain nire emaztearentzako aldizkari hau hartuko dut.
-Ederto, 31'50.
-Hementxe.
-Eskerrik asko.
Gaua luzea izango zen eta gaur historian murgiltzeko gogoak zituen.