jueves, 21 de octubre de 2010

Meatzariak ez dira berdinak

Duela aste bat Txileko Atakamako basamortuan dagoen San Jose meategian zeuden meatzariak irten ziren bertatik 70 eguneko entzierroaren ostean. Mundu osoak jarraitu zuen albiste hau eta meategiko irteera zuzenean ikusteko aukera eskaini ziguten hedabideek. 

Ostiralean lau meatzari Ekuadorreko meategi batean harrapatuta geratu ziren. Egun berean bi meatzarien gorpuak aurkitu zituzten eta gaur beste biena. Albiste honek aldiz, ez du hainbesteko oihartzunik izan hedabideetan. El Pais-eko edizio digitalean bilatu behar izan dut albistea, Publico-ren edizio digitalean ez dut aurkitu eta justu justu Berria-k bere Facebook-ean idatzi duelako aurkitu dut albistea. 

Agerian geratu da meatzari guztiak ez direla berdin, istripu guztiak ez direla berdin eta biktima guztiak ez direla berdin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario