martes, 4 de diciembre de 2012

Promesak ez betetzea...

Barkamena eskatu behar dut. Irailean esan nuen lanera ekingo niola, blog hau berriro hartuko nuela. Promesa egin nuenetik gauza asko gertatu zaizkit. Klasekoekin dudan kulturpekaria blog-aldizkarian gehiago idazten hasi naiz eta sare sozialak eta blogosfera profesionalki erabiltzeko ikasten ari naizen masterrak beste blog bat irekitzea behartuko nau egun gutxietan. Hori ez du esan nahi hau itxiko dudanik, baina bai ia utzi. Noizean behin hemendik pasatzeko aukera edukitzea espero dut, ea tartetxoren bat hartzen diodan.

Promesak promes...

miércoles, 5 de septiembre de 2012

Lanera buelta...

Bueltan nago, erabakia hartua dago. Idazketa berraktibatu behar dut eta nire iritzia ematen itzuliko naiz. Udara arraro bat ostean iraila iritsi da, eskolara buelta diote batzuk. Ni berriz, idazketara itzuliko naiz. Gai interesgarriak jorratzen saiatuko naiz, batez ere aktualitatezko gaiez hitz egin nahi dut, baina albistegiek ematen dioten ikuspuntu desberdin batetik.

Ez dakit zenbat iraungo duen hau, agian pare bat aste, hiru hilabete edo... Baina orain hau behar dut, pixkanaka idazten berriro jartzea. Ez dakit zenbat irakurle izango ditudan, agian oso gutxi, nire lagunen bat ta listo, baina batez ere niretzat egiten dut hau. Baina beno, sarreratxo hau alde batera utzi  beharko dut eta lanera ekingo diot, bizitza aldatzeko...

lunes, 23 de abril de 2012

Mundua eroa al dago?


Urruti nago, baina etxean gertatzen diren gauzen berri daukat, akats profesionala ote. Beti berdina gertatze zait kanpoan nagoenean etxean kristona gertatzen ari dela uste dut. Itzultzerakoan guztia alderantziz aurkituko dudala uste dut. Nire azken bidai batean ETAk su etena eman zuen, niri ere Patxi Lopezi bezala kanpoan harrapatu ninduen albisteak, baina horretatik 6 hilabete pasa dira jada.

Oraingoan sentsazioa gaziagoa da, ez dira albiste onak jasotzen ditudanak. Krisi ekonomikoaren testuinguruan albiste txarrak jasotzea normala dela badakit, baina kiribil arriskutsu batean sartzen ari dira politikariak zentzugabeko murrizketak egiten. Hezkuntzan eta osasunean murrizten ari dira, gizartearen oinarrietan, aldiz defentsan, elizan edo erregearen juergetan ez dago murrizketarik.

Haurreko egunean tipo eskoziar batekin hizketan, erregea oso barregarria iruditzen zitzaiola esan zidan. Nik lotsa sentitu nuen, ze berarentzat espainiarra naiz eta erregea da gure, gure zer? Ez dakit, hemendik beste ikuspuntu batetik ikusten dut dena. Gauzak aldatu behar dira, baina beste tokietatik murriztu behar dira, ez oinarritik, baizik eta soberakinetatik.

Telebista publikoetan ere aldaketak egongo dira, RTVE-n PP-k erabakiko du zein izango den kontseilu burua. Telebista autonomikoak pribatizatzeko aukera egongo da... Guztia kontra, kazetaritzaren kontra, prentsa askatasunaren kontra.

Mundua erotzen ari dela dirudi eta gainera Sarkozy joango zaigu! Europaren ibilbidea aldatzeko arriskua dagoela gogoratzen digu Sarkok eta bera gobernuan ez badago guztia okerrera joango dela Europan... Ez dakit nola okertu daitekeen gehiago. Hollande itxaropena dirudi Frantziarentzat... besteentzat ere izango omen da? Beste herrien zai egon behar gara gauzak aldatzeko?

Benetan, mundua azkarregi doa eta bide okerretik. Barkatu baina ni jeitsi nahi det, Mafalda bezala...