lunes, 19 de abril de 2010

Tulipanak gustoko ditut
















Ez dakit zergatik, baina betidanik izan dira nire lore gogokoenak. Agian nire amaren influentzia egon daiteke honen atzean. Lore bereziak dira, ez daude edozein tokitan, baina argazkian agertzen dena belar txar artean jaio zen. Hernaniko loretagi botanikoan tulipan asko daude eta gehienak laranjak dira eta batera daude. Hau aldiz, horia eta bakarra. 

Amak atzo esan zidan lore honek misterio bat duela, izenburu hori jarriko zuela argazkiari "el misterio del tulipán". Grazia egin zidan amak esan zidana, baina lorea begiratzen dudan bakoitzean amaren hitzak gogoratzen ditut eta lorearen atzean misterio bat dagoela pentsatzen dut. 

Begi hazkurarekin atera nintzen lorategitik, baina zer egingo dut? Alergia izateagatik loreetatik urrundu? Ez, ez, ez. Tulipanak gustoko ditut eta margaritak eta larrosak eta...

domingo, 18 de abril de 2010