miércoles, 20 de octubre de 2010

Zapateroren eromena

Irratia piztu eta bapatean Zapaterok Gobernua goitik behera aldatu berri duela entzun dut. Aldaketa bereziak egin ditu, eskuinari arrazoia emanez bi ministeritza kendu ditu. Horrez gain, Rubalkabari indar gehiago eman dio gobernuan eta presidente ordetza eman dio barne ministeritza kendu gabe.
Zapateroren legegintzaren bigarren gobernu aldaketa da eta ez da garai onena. Zapateroren ahultasuna agerian geratzen ari da egun hauetan eta laister neurri berriak hartu nahi izango ditu krisiari aurre egiteko. 
Aldaketa berezia izan da lan ministeritzan. Ministro berria irailaren 29an lan erreformaren aurkako greba orokorrean egon zen eta orain erreforma hori aurrera eraman beharko du. 
Madrilen hego haizea jotzen duela dirudi, bestela nik ez dut ulertzen aldaketa hau. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario