lunes, 18 de enero de 2010

Eguna jaio eta hil

Eguna jaio berri zen. Eguzkia lainoaren atzean jarraitu nahi zuen. Munduaren zati bat erdi lo zegoen eta bertan lo egin ezin izan zuen neska bat zegoen, bere lo orduak esna zegoen munduaren zatiarekin konpartitu nahiean. Iratzargailua eguneroko soinu zatarra eragin zuen, nekagarria zen soinu hura eta bat-batean iratzargailua ohetik baino, lainoetatik gertuago zegoen.

Eguna hiltzen ari da. Eguzkia itzaltzen ari da eta lainoari laztanka agur esaten dio. Munduaren zati bat lokartzen ari da eta bertan esnatu berri dagoen neska bat dago, bere lo orduak esna berri dagoen munduaren zatiarekin konpartitu nahiean. Gauero bezala errepidean dagoen gasolindegian pasako du gaua nor datorren zai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario