sábado, 13 de noviembre de 2010

Lasaitasuna non?

Azaroan gaude eta eguzkiak nire ilea berotzen du. Lasaitasuna eta hego haizea somatzen da leihoaren beste aldean. Hegoalderuntz aldiz, lasaitasuna zaila da aurkitzen. Saharar herria berriro zigortua izan da eta inork ez dio ezer. Komunikabideak ezin dute jaso bertan gertatzen ari dena eta bere etxera itzuli behar dute. Espainiar gobernuak ez ditu azalpenik eskatzen Maroko gobernuari, Trinidad Jimenez-ek dio ez daudela frogarik. Frogak edukitzeko ikusi behar eta hori debekatu du Marokok. 

Bitarten Madrilen sindikatu, aktore eta politikariak (PSOEko inor) egoera salatu dute beste manifestari askorekin. PSOEko egoitza bat okupatu dute manifestaldira joan arte. Espainiako gobernuak berdin jarraituko du, ezer esan gabe, Saharan lasaitasuna lortu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario