martes, 28 de junio de 2011

Berriro ere ez gertatzea nahi dugu

Gazara bidean jartzeko prest daude Rumbo a Gazako aktibistak. Ostegun eta ostiral bitartean nazioarteko uretan elkartuko dira ontzi guztiak, Espainiatik "Gernika" ontzia joango da 40 aktibistekin, hainbat politikariekin eta kazetariekin batera. 
Guztia ondo joatea espero dugu. Bitartean aurreko urtean gertatu zena gogoratu behar da, berriro ere ez gertatzeko.




Gertatzen denaren berri edukitzeko albisteetara adi egon behar gara, horrez gain, hainbat web gune gomendagarri daude lehen eskuko informazioa lortzeko: http://www.ehrumboagaza.org/ eta http://www.rumboagaza.org/

viernes, 17 de junio de 2011

Hiri bati agur esanez

La aldeanita del clavel rojo
Adolfo Guiard
Lau urte igaro dira eta hiri honi agur esateko ordua iritsi da. Etxera itzuli, eta bertan beste bide baten bila hasteko unea iritsi da. Orain lau urte hauei atzera begira egiteko unea da eta hainbat txokoetatik berriro itzuli naiz. Txoko bat da museoa, berriro itzuli naiz, baina ez zeuden nire lagunak. Nire gustoko koadroak beste museo batzuetan egongo dira, Bilbotik ihes egin dute eta ez didate agur esan. Ni beraietaz gogoratzen naiz, beraiek aldiz, nitaz ez. 


Lau urte hauetan lagun asko ezagutu ditut, momentu asko bizi ditut. Orain beste hiri batera joango naiz eta hemengo guztia nire boltsikoan eramango dut.