domingo, 31 de octubre de 2010

Torturarik ez!

Atzo Donostian torturaren kontrako manifestaldia gauzatu zen. Milaka lagun gerturatu ziren Antiguoko tunelera. 


Hainbat komunikabide egon ziren manifestaldia jasotzen
Ertzaintzaren presentzia nabaria izan zen, sei furgoneta zeuden
manifestaldiaren aurrean




Aktore batzuk torturak antzeztu zituzten Artzain Onaren katedralaren parean
Irudian gazte batzuk tortura motak antzezten















  
Manifestaldiaren amaierako irudiak.

viernes, 22 de octubre de 2010

Horrelakoak izan gaitezkelako


Behin eta berriz entzungo nukeen abestia.

jueves, 21 de octubre de 2010

Meatzariak ez dira berdinak

Duela aste bat Txileko Atakamako basamortuan dagoen San Jose meategian zeuden meatzariak irten ziren bertatik 70 eguneko entzierroaren ostean. Mundu osoak jarraitu zuen albiste hau eta meategiko irteera zuzenean ikusteko aukera eskaini ziguten hedabideek. 

Ostiralean lau meatzari Ekuadorreko meategi batean harrapatuta geratu ziren. Egun berean bi meatzarien gorpuak aurkitu zituzten eta gaur beste biena. Albiste honek aldiz, ez du hainbesteko oihartzunik izan hedabideetan. El Pais-eko edizio digitalean bilatu behar izan dut albistea, Publico-ren edizio digitalean ez dut aurkitu eta justu justu Berria-k bere Facebook-ean idatzi duelako aurkitu dut albistea. 

Agerian geratu da meatzari guztiak ez direla berdin, istripu guztiak ez direla berdin eta biktima guztiak ez direla berdin.

miércoles, 20 de octubre de 2010

Zapateroren eromena

Irratia piztu eta bapatean Zapaterok Gobernua goitik behera aldatu berri duela entzun dut. Aldaketa bereziak egin ditu, eskuinari arrazoia emanez bi ministeritza kendu ditu. Horrez gain, Rubalkabari indar gehiago eman dio gobernuan eta presidente ordetza eman dio barne ministeritza kendu gabe.
Zapateroren legegintzaren bigarren gobernu aldaketa da eta ez da garai onena. Zapateroren ahultasuna agerian geratzen ari da egun hauetan eta laister neurri berriak hartu nahi izango ditu krisiari aurre egiteko. 
Aldaketa berezia izan da lan ministeritzan. Ministro berria irailaren 29an lan erreformaren aurkako greba orokorrean egon zen eta orain erreforma hori aurrera eraman beharko du. 
Madrilen hego haizea jotzen duela dirudi, bestela nik ez dut ulertzen aldaketa hau.