martes, 7 de diciembre de 2010

Laboaren bertsioak aztertzen

Blog hau hasi nuenean ez nuen pentsatu bertan musika jarri ahal izango nuenik, eta ez dut nahi hau musika blog bat izatea bakarrik, baina azken boladan musika asko jartzen ari naiz. Gaur ere musika jarri nahi dut, kasu honetan duela egun batzuk ateratako disko baten abesti bat jarri nahi dut. Laboaren abesti baten bertsio bat da, Berri Txarrak egindakoa. Berri Txarrak gustoko badituzu abestia gustatuko zaizu, Laboaren abestia hartu dute eta beraien musikarekin sortu dute. Bertsio zoragarria taldearen jarraitzaileentzako eta egun hauetan egunero entzuten dut horregatik.



Abestiaren bertsio originala ere jarriko dizuet, alderaketa egin ahal izateko. Baina nire ustez ezin dira alderatu, lehena bertsio bat da eta Berri Txarrak-en musika da batez ere, bigarrena Laboa da. Hitz berak musika estilo desberdinetan, biak onak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario