miércoles, 15 de diciembre de 2010

Argiak itzaltzen diren unean

Hotza egiten du, berokia ondo itxi eta bufanda lepora. Eguzkia oraindik ez da agertu, zerua lainotua dago. Guztiok gure errutinaren bidean gabiltza. Umeak bere gurasoen atzetik eskolara bidean, gurasoak umeak eskolara azkar eraman nahi eta korrika lanera. Bat bi, bat bi, gure hankek erritmoa hartu ditu. Batzuk metrora abiatzen dira, kioskoa duela ordu batzuk ireki du.

Zubira iritsi eta tranbiaren zai dagoen jendea dago. Ordularia begiratu, bai denborarekin noa. Autobusean sartu eta bufanda eta berokia kanpora, ze bero egiten duen hemen! Piii, bai bagoaz. Hiria erotu egin da, autobus guztiak presaka doaz, jendea korrika.

Eguzkiaren argiak pixkanaka bere tartea egiten du. Zer gertatu da? Bapatean kaleko argiak itzali egin dira, inor ez da konturatu baina argi gutxiago dago kaleetan. Eguzkiaren argia da kaleak argiztatzen dituena. Egun on!

1 comentario: