sábado, 24 de julio de 2010

The Sparteens

Rocka yeyea delako, yeyea rocka delako.


Atzo gitarrarekin hitz egiteko aukera izan nuen eta asko gustatu zitzaidan beraien rolloa. 

jueves, 22 de julio de 2010

Kosovok independentzia lortu du

Kosovoko independentzia aldarrikapena ez du nazioarteko zuzenbidea urratzen.
Kosovoko herrialdeak independentzia aldarrikatu zuen 2008ko otsailaren 17an. Bere independetziaren aldarrikapena alde bakarrekoa izan zen, Amerikako Estatu Batuek eta Europar Batasunak independentzia hobetsi zuten, baina Serbia, Rusia eta Espainiak ez zuten herrialde honen independentzia onartu.
Gaur, Hagak adierazi du Kosovoren independetzia legitimoa dela eta orain nazioarteko erantzunen zai daude bertan. Serbiak esan du ez duela Kosovoren independentzia inoiz aitortuko. Espainiaren erantzunaren zai daude EBn. 
Hagaren erabakia ez da loteslea baina garrantzia politiko handia duen erabakia du. Herrialde gehiago Kosovo onartzea eskatu dute jadanik bere independentzia onetsi dutenek. 


Gaurko albiste garrantzitsua dela uste dut herrien autodeterminazioaren bidean.

martes, 20 de julio de 2010

Todo se transforma

Batzuetan senxibleago gaude eta pelikula gogorrak ikusteko gogoak sartzea ez da hain arraroa. La energia se transforma, hori esaten zuen pelikulako protagonistak eta bai hil egiten da, denok genekien. Bere amaren hitzak, bere hitzak, tristura negargurean bihurtzen ari zen ere, energia bezala. Horrelako kasuak gertatzen dira munduan, gezurrez beterikoak, elizaren gezurrekin. Erdi engainuen bitartez santuak lortzen dira, baina mina zertan bihurtzen dugu? Agian fedean.
Pelikula oso gomendagarria da Camino, eta hau ez da zine kritika bat,  baizik eta pelikula orain dela bi egun ikusi ondorengo gogoeta arrunta. Pelikula saritua izana logikoena da, bai logikoa.
Gaurkoz besterik ez, opor-lan egun hauek aurrera jarraitzen dute.




Abesti honek ez du harremanik pelikularekin, baina nire buruan harreman arraro bat dute. Lagun batek esango lukeen bezala "Yo ya me entiendo"