lunes, 22 de marzo de 2010

Las musas se han ido de vacaciones...

Inspirazio barik. Beste lan bat egin behar eta idatzi jakin gabe. Ideiak, hitzak eta letrak ez dute analisi egoki bat egin nahi eta nahiago dute nire burua aztoratu beste gauzetan pentsaraziz.

Obamak ez du Guantanamo itxi, Europak ez du hori salatzen eta aldaketa ez da nabaritzen. Mundua beste bat da, ez dago ezer finkorik, gaur hemen, bihar han. Gaur gauza bat esaten da, bestean ez da ezer egiten. Munduak bueltak ematen ditu eta bertako biztanleak ez dira geldirik geratzen ere.

Mundua begiratu nahiko nuke kanpotik. Biztanleen ekintzak aztertu eta nire burua zerbaitetan zentratu. Kantu tristeak entzun eta beste batzuen istorioak direla jakin, ez nireekin erlazioa duten abestiak direla pentsatu. Munduari begiratzeko modua zaharregia edo txikiegia da agian.

Iritsi da udaberria, loreak agertzen hasi dira eta jendea pozik dago. Beste batzuk ez dute sentimendu berdina edukitzeko aukerarik izango, baina telebistan hori ez da erakusten. Jendea aurrera eta atzera doa baina ez da begietara begiratzen trenean. 

Ni aurrera jarraituko dut, inspirazioa itzuliko da. Bitartean, Urdangarinek bere amodio istorioak kontatuko dizkit.