Urruti nago, baina etxean
gertatzen diren gauzen berri daukat, akats profesionala ote. Beti
berdina gertatze zait kanpoan nagoenean etxean kristona gertatzen ari
dela uste dut. Itzultzerakoan guztia alderantziz aurkituko dudala
uste dut. Nire azken bidai batean ETAk su etena eman zuen, niri ere
Patxi Lopezi bezala kanpoan harrapatu ninduen albisteak, baina
horretatik 6 hilabete pasa dira jada.
Oraingoan sentsazioa gaziagoa
da, ez dira albiste onak jasotzen ditudanak. Krisi ekonomikoaren
testuinguruan albiste txarrak jasotzea normala dela badakit, baina
kiribil arriskutsu batean sartzen ari dira politikariak zentzugabeko
murrizketak egiten. Hezkuntzan eta osasunean murrizten ari dira,
gizartearen oinarrietan, aldiz defentsan, elizan edo erregearen
juergetan ez dago murrizketarik.
Haurreko egunean tipo
eskoziar batekin hizketan, erregea oso barregarria iruditzen
zitzaiola esan zidan. Nik lotsa sentitu nuen, ze berarentzat
espainiarra naiz eta erregea da gure, gure zer? Ez dakit, hemendik
beste ikuspuntu batetik ikusten dut dena. Gauzak aldatu behar dira,
baina beste tokietatik murriztu behar dira, ez oinarritik, baizik eta
soberakinetatik.
Telebista publikoetan ere
aldaketak egongo dira, RTVE-n PP-k erabakiko du zein izango den
kontseilu burua. Telebista autonomikoak pribatizatzeko aukera egongo
da... Guztia kontra, kazetaritzaren kontra, prentsa askatasunaren
kontra.
Mundua erotzen ari dela
dirudi eta gainera Sarkozy joango zaigu! Europaren ibilbidea
aldatzeko arriskua dagoela gogoratzen digu Sarkok eta bera gobernuan
ez badago guztia okerrera joango dela Europan... Ez dakit nola okertu
daitekeen gehiago. Hollande itxaropena dirudi Frantziarentzat...
besteentzat ere izango omen da? Beste herrien zai egon behar gara
gauzak aldatzeko?
Benetan, mundua azkarregi doa
eta bide okerretik. Barkatu baina ni jeitsi nahi det, Mafalda
bezala...