lunes, 8 de junio de 2009

Irrazionalak gara, pasioak gure ekintzetan indar handia dute. Hori da Rousseauk, Hobbesek, Lockek eta Machiavellok esaten dutena. Erromantikoek ere berdina esaten dute, baina mundua nola ikusten duten ez zait gustatzen.

Arrazionalak gara ere, Hobbesek, Lockek, Machiavellok eta ilustratuek dioten bezala. Arrazoiak gure pasio kaltegarriak ekiditeko balio du, plazerra ematen diguten pasioak ez ditugu ekidin behar, bestela hipokrita batzuetan bihurtuko gara, ilustratuek esaten zuten bezala. Azkenean, gure morala plazerrean oinarritu behar dugularen ondoriora iristen naiz.

Gure segurtasuna bermatzeko gure askatasunaren zati bat eman behar dela diote Rousseauk eta Lockek. Hobbesek aldiz, Leviatana sortzeko geure askatasun osoa eman behar dela Behemotharen aurka borrokatzeko dio.

Berdintasuna, jabetasunaren eskubidea, askatasuna, zoriontasuna, liberalen ideia garrantzitsuenak eta gustatzen zaizkit. Kontserbadoreak ere zerbait konbentzitzen naute, baina oso gutxi.

Marx irakurtzen dut eta kapitalismoaren akatsak ikusten ditut, ondoren anarkismoak Marxek dituen akatsak erakutsi nahi dizkit, baina ez du lortzen, beraiek akats gehiago dituzte eta. Azkenik, Leninek borroka bidezkoa dela erakusten dit, askatasuna lortzeko baldin bada.

Ideia anitz, baina inorekin guztiz ados, eta ni?? Zer pentsatzen dut nik orain??

4 comentarios:

  1. liberalen zoriontasuna ez da nire zoriontasuna... ez dakit zuk zer pentsako dozun. euren askatasuna ez da nire askatasuna, eta jabetza pribatuaren ideia ezta.

    Pentsamenduk burua jaten ari digu...

    Beste bat gitxio!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  2. egin zazu nik bezela ta etxe bakoizteko onena hartu!

    ResponderEliminar
  3. nire ustez jabetza pribaturik ez dago bidera daitekeen gizarterik. Eta rabia maten dit, baina hala da. Gizakiaren norberekeriak gizartea gidatzen du.

    ResponderEliminar