lunes, 23 de abril de 2012

Mundua eroa al dago?


Urruti nago, baina etxean gertatzen diren gauzen berri daukat, akats profesionala ote. Beti berdina gertatze zait kanpoan nagoenean etxean kristona gertatzen ari dela uste dut. Itzultzerakoan guztia alderantziz aurkituko dudala uste dut. Nire azken bidai batean ETAk su etena eman zuen, niri ere Patxi Lopezi bezala kanpoan harrapatu ninduen albisteak, baina horretatik 6 hilabete pasa dira jada.

Oraingoan sentsazioa gaziagoa da, ez dira albiste onak jasotzen ditudanak. Krisi ekonomikoaren testuinguruan albiste txarrak jasotzea normala dela badakit, baina kiribil arriskutsu batean sartzen ari dira politikariak zentzugabeko murrizketak egiten. Hezkuntzan eta osasunean murrizten ari dira, gizartearen oinarrietan, aldiz defentsan, elizan edo erregearen juergetan ez dago murrizketarik.

Haurreko egunean tipo eskoziar batekin hizketan, erregea oso barregarria iruditzen zitzaiola esan zidan. Nik lotsa sentitu nuen, ze berarentzat espainiarra naiz eta erregea da gure, gure zer? Ez dakit, hemendik beste ikuspuntu batetik ikusten dut dena. Gauzak aldatu behar dira, baina beste tokietatik murriztu behar dira, ez oinarritik, baizik eta soberakinetatik.

Telebista publikoetan ere aldaketak egongo dira, RTVE-n PP-k erabakiko du zein izango den kontseilu burua. Telebista autonomikoak pribatizatzeko aukera egongo da... Guztia kontra, kazetaritzaren kontra, prentsa askatasunaren kontra.

Mundua erotzen ari dela dirudi eta gainera Sarkozy joango zaigu! Europaren ibilbidea aldatzeko arriskua dagoela gogoratzen digu Sarkok eta bera gobernuan ez badago guztia okerrera joango dela Europan... Ez dakit nola okertu daitekeen gehiago. Hollande itxaropena dirudi Frantziarentzat... besteentzat ere izango omen da? Beste herrien zai egon behar gara gauzak aldatzeko?

Benetan, mundua azkarregi doa eta bide okerretik. Barkatu baina ni jeitsi nahi det, Mafalda bezala...


No hay comentarios:

Publicar un comentario