martes, 28 de junio de 2011

Berriro ere ez gertatzea nahi dugu

Gazara bidean jartzeko prest daude Rumbo a Gazako aktibistak. Ostegun eta ostiral bitartean nazioarteko uretan elkartuko dira ontzi guztiak, Espainiatik "Gernika" ontzia joango da 40 aktibistekin, hainbat politikariekin eta kazetariekin batera. 
Guztia ondo joatea espero dugu. Bitartean aurreko urtean gertatu zena gogoratu behar da, berriro ere ez gertatzeko.




Gertatzen denaren berri edukitzeko albisteetara adi egon behar gara, horrez gain, hainbat web gune gomendagarri daude lehen eskuko informazioa lortzeko: http://www.ehrumboagaza.org/ eta http://www.rumboagaza.org/. 

viernes, 17 de junio de 2011

Hiri bati agur esanez

La aldeanita del clavel rojo
Adolfo Guiard
Lau urte igaro dira eta hiri honi agur esateko ordua iritsi da. Etxera itzuli, eta bertan beste bide baten bila hasteko unea iritsi da. Orain lau urte hauei atzera begira egiteko unea da eta hainbat txokoetatik berriro itzuli naiz. Txoko bat da museoa, berriro itzuli naiz, baina ez zeuden nire lagunak. Nire gustoko koadroak beste museo batzuetan egongo dira, Bilbotik ihes egin dute eta ez didate agur esan. Ni beraietaz gogoratzen naiz, beraiek aldiz, nitaz ez. 


Lau urte hauetan lagun asko ezagutu ditut, momentu asko bizi ditut. Orain beste hiri batera joango naiz eta hemengo guztia nire boltsikoan eramango dut. 

sábado, 14 de mayo de 2011

Naturaren bitxikeriak

La Geria, Lanzarote, 2011
Bitxia da nola dauden jarriak mahastiak. Lurretik atera nahi dute baina horretarako gizakiaren laguntza behar dute. Gizakiak zuloa prestatu behar dio, hiru metro laba zeharkatu behar baititu. Ondoren, gizakiak mahastia babesteko pareta bat prestatu behar du. Lan asko da, baina lan guzti horrek paisai eder bat sorrarazten du Lanzaroteko erdialdean. Ardoa ere goxo goxoa ateratzen da. Topa egin dezagun beraz!

domingo, 8 de mayo de 2011

Publikoaren eta pribatuaren arteko muga...

 
Arrecife, 2011



Igande eguerdia Arrecifen (Lanzarote). Guztia itxia taberna pare bat ezik, beste herrialde batean nagoen sentsazioa daukagu. Bapatean liburutegi publiko katoliko bat aurkitzen dugu gure noraezean. Orain bai ez dakidala non nagoen, erlijio askatasunak eta publiko katolikoa den zerbait nola elkartzen den nire burutik at dago. Hau oso arraroa da, lurralde desberdin batean nago, hori izango da...

viernes, 11 de marzo de 2011

miércoles, 16 de febrero de 2011

Kiribilaren isiltasuna

Kartzelaren isiltasuna, ezerezearen umeltasuna
Argiaren bidea, gerizpearen zuloa
Heriotzaren zai, bizitzari agur
Kiribilak ez du ezer esaten
Pixkanaka behera
Pixkanaka gora

Kiribilaren isiltasuna
Dublin 2011