Bitxia da nola dauden jarriak mahastiak. Lurretik atera nahi dute baina horretarako gizakiaren laguntza behar dute. Gizakiak zuloa prestatu behar dio, hiru metro laba zeharkatu behar baititu. Ondoren, gizakiak mahastia babesteko pareta bat prestatu behar du. Lan asko da, baina lan guzti horrek paisai eder bat sorrarazten du Lanzaroteko erdialdean. Ardoa ere goxo goxoa ateratzen da. Topa egin dezagun beraz!
Igande eguerdia Arrecifen (Lanzarote). Guztia itxia taberna pare bat ezik, beste herrialde batean nagoen sentsazioa daukagu. Bapatean liburutegi publiko katoliko bat aurkitzen dugu gure noraezean. Orain bai ez dakidala non nagoen, erlijio askatasunak eta publiko katolikoa den zerbait nola elkartzen den nire burutik at dago. Hau oso arraroa da, lurralde desberdin batean nago, hori izango da...